• es
  • Guri buruz
  • Jarduerak
  • Ekitaldiak
  • Eman izena
  • Kontaktua

Bizkaiko Etxeko Garagardogileak

Bizkaia eta bere inguruko garagardogileak gara, eta likido goxoaren elaborazioaren eta harekin erlazionaturiko guztiaren jakinnahia dugu komunean.

Elkartearen jatorria Asociación de Cerveceros Caseros Españoles foro edo eztabaida-lekuan du bere jatorria, bertan Bizkaia inguruko garagardogileok elkartu eta WhatsApp talde berria sortu genuen, bertokoen arten hitz egiteko.

2019an Bilbon ospatuko zen ACCE-ren Urteroko kongresua aprobetxatuz, 2018 urtean zehar Elkartea sortu eta legezko egin genuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorren inskribatuz.

Gure helburuak hauek dira:

  • Bai etxeko esparruan bai garagargo-lantegi profesionaletan garagardoa egitearen kultura bultzatu eta garagardoaren munduko gauza ezberdinen bildumazaletasuna sustatu.
  • Elaborazio era desberdinak berreskuratu eta erabili: bai metodo berriak bai tradizionalak ere.
  • Garagardoaren ezaugarri osasungarriak gizarteratu eta hedatu.
  • Garagardogileen artean elkarri laguntzeko espiritua bultzatu.
  • Beste fermentatu batzuk landu eta ezagutarazi (hidromiel edo ezti-ura, gazta, ogia…).
  • Jakintza, esperientzia eta egile-eskubide gabeko errezetak partekatu.
© 2022 Bizkaiko Etxeko Garagardogileak